XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

...enplegu autonomoaren sustapena eta minus-baliatuaren lan-integrazioa...

Transferentzia zela-eta, Estatuko Administrazioak eta Nafarroako Foru Komunitateak transferitutako zerbitzuen kostua baloratu zuten, Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpenaren kostua gutxitzeko Hitzarmen Ekonomikoan.

Hori dela-eta, Lan Ministerioak autonomia erkidegoen artean urtero talde honi zuzendutako fondoak banatzera ekiten dionean, Nafarroako Foru Komunitatea ez da barne hartzen, adierazitako Hitzarmen Ekonomikoaren bidez finantzatuta baititu.

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58. artikuluko b) idazatiaren arabera, Nafarroari dagokio lan arloko legedia betearaztea.

Bada, aipatu legedi hori bete-arazteko, eta, zehazkiago, 1986ko otsailaren 21eko Ministro Aginduak jasotzen dituen enplegu-sorkuntzari laguntzeko programak garatzeko hain zuzen ere, V. programakoak, minusbaliatuak enplegu-zentro berezietan eta lan autonomotan laneratzeari buruzkoak, 885 milioi pezeta izendatu dira guztira Nafarroako 1997ko Aurrekontu Orokorretan, hurrengo aurrekontu-kontusailetan: Enplegu zentro bereziendako transferentziak, ohiko eragiketetarako (710 milioi pezeta), eta enplegu zentro berezietarako eta minusbaliatuentzako transferentziak, inbertsioetarako (175 milioi pezeta); biak ere, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Enplegu eta Ekonomia Sozialaren Zerbitzukoak izanik, aipatu gizarte-taldearen laneratzea dute xede, bistan da.

Aipatu finantzaketaz gain, neurri osagarriak ere aipa daitezke; hain zuzen, 53 milioi pezeta hitzartu dira 1997an Horizon deritzon ekinbide komunitarioa betez, minusbaliatuentzako enplegu-progama bitan Optas, Tasubinsak zuzendua, eta Mosaic, Bidean-ek kudeatua, eta Europako Gizarte Fondoak %50eko finantzaketa jarri du.

Minusbaliatuentzako lanbide-heziketari bagagozkio, bost milioi pezeta baino gehiago erabili ziren urte berean, hirugarren helburuko 3.1 ardatzaren baitan, Europako Gizarte Fondoaren kofinantzaketarekin.

Iruñean, 1998ko apirilaren 20an

Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilaria: Ramon Bultó Llevat